2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Hilabeteak eta asteko egunak

1. mailakoek, abesti dibertigarrien bidez, hilabeteen eta asteko egunen izenak ikasi dituzte. Gainera, urtebetetzeak ospatzeko abestia berria ere abestu dute.


Urtebetetze ospakizuna

2. mailakoek urtebetetzeak ospatzeko gonbitak egin dituzte. Horretarako, eguna, ordua eta lekua zehatu dituzte. Zu ere gonbidatu al zaituzte?





2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

Kirol fitxak

3. mailako ikasleek kirolari bikainak direla erakutsi dute. Bakoitzak bere fitxa teknikoa egin du, jaiotze data, altuera, pisua eta kirola zehaztuz.



2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Altxorraren bila!


4. mailakoek altxorra bilatzeko saiakerak egin dituzte, horretarako pistak jarraitu behar izan dituzte. Bilatu dutela uste duzue??

Gainera, beraiek ere altxorra ezkutatzeko mapa bat sortu dute, pistak bertan idatzita daudelarik. Eta zuek, altxorra bilatzeko gai izango al zarete?


Iragarkiak



5. mailako ikasleek euren irudimenari esker, inoiz ikusi gabeko produktuak sortu eta salgai jarri dituzte. Ikusi nahi??? Hemen dituzue batzuk ikusgai!!




Munduko Kulturak



Hilabete honetan 6. mailako ikasleak munduan zehar bidaiatzen aritu dira, herrialde ezberdinetako kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izan dute. Zuk ere munduan barrena murgildu nahi? Animatu eta egin zuenak!